jueves, 21 de mayo de 2009

Teresa de Calcuta.

1. Ezagutzen zenuen pertsona hau? Bilatu interneten bere argazki bat eta sartu zure blogean. Zein zen bere izena? Zein urtetan jaiotzen eta hiltzen da?


Bai, pertsonai hau ezagutzen nuen, baina ez horrenbeste. Bere benetako izena, Agnes Gonxha Bojaxhiu zen, 1910. urtean jaio zen, eta 1997. urtean hil zen, Calcutan.


2. Bere bizitza ikusi eta gero pelikulan, zer izan da zuretzat miresgarriena?. Konta ezazu adibide bat filmean ikusitakoa.
Ez dea inoiz errenditzen, beti dagoela prest borroka egiteko bere ideiak defendatzeko. Ez da borroka fisikoa, baizik eta borroka idealista. Besteek bere laguntza behar zuten, eta Santa Teresa haiei laguntza eman arte ez zen gelditzen.
Adibidez, umetxoa gaixorik dagoenean, ospitalera eramaten du. Bertan, esaten diote ezin diotela zaindu, baina Santa Teresa bertan geratzen da medikuak umea ikusi arte.



3. Zabaldu power point eta irakurri bere bizitza eta bere hitzak.



4. Power point ikusi eta gero, aukeratu Teresak esandako 5 esaldi eta kopiatu zure blogean azalduz zergatik dira inportanteak edo interesagarriak zuretzat
--> El obstáculo más grande, el miedo.
Nire ustez esaldi hau oso garrantzitsua da. Pertsona askok beldurra daukate beren ametsak egiteko orduan. Oso gutxik dauzkate idei argiak eta borondate nahikoa beldurrari aurre egiteko.

--> El mejor remedio, el optimismo.
Askotan, edozer egiterakoan, pertsonek oso ezkorrak gara. Gehiago pentsatzen dugu egindakoaren ondorio txarretan, onetan baino. Ia guztiok ikusten dugu edalontzia erdi hustuta. Eta erdi beteta ikusiko bagenuke, errezagoa izango zen edalontzia betetzen amaitzea.

--> A veces sentimos que lo que hacemos es tan solo una gota en el mar, pero el mar sería menos si le faltara una gota.
Pixkanaka pixkanaka, ur tanta batetik itsasoa lor daiteke, eta pertsona bakoitzak pixka bat eiten badu, ahal duena besterik ez, azkenean, guztion artean gauza handia egingo ahal genuke.

--> La vida es felicidad, merécela.
Zoriontsu izateko, zoriontsu ikusi behar ditugu gure ondokoei. Gure lagun, guraso, familia etb zoriontsu izaten laguntzen badiegu, azkenean, guk ere merezi izango dugu zorion hori.

--> El regalo más bello, el perdón.
Besteei parkatzea oso garrantzitsua da. Pertsonek ez dute gustuko gatazketan egotea, eta bizitzan ailegatzen da momentu bat non, bakean egon nahi dugula eta horretarako, gure zorrak parkatzea gustatuko litzaiguke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario